miércoles, 13 de junio de 2007

Zaballak irabazi zuen Euskal Bizikleta, eta Saunierren harrokeriari aurre egin




Caisse d'Epargnek taktika bikaina egin eta muturreko handia eman zion iritsezina zirudien Saunier Duvali




Hiru eguneko Euskal Bizikletak espero zen ikuskizuna eman du, eta igandeko etapa ikusgarria urteetan gogoratuko da, bizi-bizia eta lehiatua izan zelako. Saunier Duval taldeak erakustaldi handia eman zuen Tolosako etapan, eta beldurtuta utzi tropela, baina hirugarren eta azken etapan inork espero ez zuena gertatu zen, Matxinen taldea belaunikatu egin zela. Belaunikatu, edo belaunikarazi. Caisse d'Epargne taldeak lan bikaina egin zuen taktikoki, eta eguneko ihesaldian hiru lagun sartu. Saunier behartu zuen, eta azkenean, talde horia lehertu, bere mesederako.
Tino Zaballa, David Lopez eta Ruben Plaza sartu zituen Caisse d'Epargnek. Haiekin batera ziren Jaksche, Elisa, Longo, Nozal eta Carrara. 20. kilometroan egin zuten hanka, eta bi eta hiru minutu arteko tartearekin egin zuten bidea. Saunierrek Mejias erre zuen aurrena, eta David de la Fuente ondoren. Haien lana, ordea, ez zen batere egokia izan, tropelean erritmo itoa jarri zutelako aldapan. Saunier Marchante eta Fernandez de la Pueblarekin bakarrik geratu zen, baina de la Pueblak ez zuen lan onik egin Marchante liderrarentzat. Txanda gogor bat egin, eta atzera, taldearen onura baino berea bilatuz.
Caisse d'Epargnek, aldiz, Zaballaren mesedean egin zuen lana. Lopez eta Plaza hustu egin ziren bere taldekidearen mesedean. Zaballak San Miguel jaisten alde egin zuen, eta garaipen handia lortu. Jakschek eta Eliasek lagundu zioten podiumean Zaballari.


informazio gehiago:


martes, 29 de mayo de 2007

ZOCOLAN!!!!!


Biharko etapa giroan istorikoa izango dela ematen du, azken igoera izugarri gogorra baita hemen alboan ikusi dezakezuenez, eta gainera honi bi astetako nekea gehituz gero koktel paregabea izango dugu!!!
Giroa bestela di luca italiarraren esku dagoela ematen du bihar ezustekorik ez badago!

jueves, 17 de mayo de 2007

GIROko Kronika

Danilo Di Luca Liquigas taldeko txirrindulariak Italiako Giroaren laugarren etapa irabazi du, Salerno eta Montevergine di Mercogliano korritutakoa (153 km). Etapa hau lasterketaren lehenengo lasterketa izan da amaiera maldan gora. Di Lucak berriro liderraren jertsea jantzi du, Riccardo Ricco (Saunier Duval) eta Damiano Cunego (Lampre) ziklisten aurretik.
Di Lucak garaipena erdietsi zuen Montevergine di Mercogliano 2001ean, eta oraingoan, faboritoen taldean heldu da azken metroetan esprintean garaipena lortzeko, 4 ordu 22 minutu eta 42 segundoko marka eginda.
Markel Irizar Euskaltel-Euskadiko ziklista izan da jardunaldiko protagonista bat, euskalduna eguneko ihesaldian egon delako ia lasterketa osoan zehar, Brutt (Tinkoff) eta Krivtsov (AG2R) txirrindulariekin batera. Hala ere, azken kilometroetan tropelak harrapatu ditu, eta etapa Monteverginen erabaki da.
Ostegun honetan bosgarren etapa korrituko da,Teano eta Frascati artean, 173 kilometroko ibilbidearekin.

miércoles, 9 de mayo de 2007

badator giroa!!!


Igande honetan hasiko da Italiako giroaren 90º edizioa, bertan maitzak 12tik ekainaren 3ra uci pro tourreko txirrindulari honenak lehian arituko dira maglia rosa janzteko gogoarekin.

dortsalak eta ibilbidea

miércoles, 2 de mayo de 2007

Liège-Bastogne-Liège

Danielo Di Luca Italiarra izan zen Igandean udaberriko probei amaiera ematen duen proba ezaguna irabazten berau Alejandro Valverde Espainiarra eta Frank Shlecken aurretik gailendu zelarik
Hemen azpian azken kilometroetan di lucak eginiko ikuskizuna ikusi ahalko duzu:

miércoles, 25 de abril de 2007

Fleche-Wallone


Davide Rebellin (Gerolsteiner) izan da gaur Fleche Wallone proba garrantzitsuko irabazlea. Bukaerara arte ez dira gauzak garbi izan, eta orduan jokatu dute garaipena. Sei segundora bukatu du bigarrenak: Alejandro Valverde (Caisse D'Epargne). Honek aurrea hartu dio esprintean hirugarrenari: Danilo Di Luca (Liquigas). Matthias Kessler (Astana) izan da laugarrena, zortzi segundora. Denbora berean, bosgarren, Riccardo Ricco (Saunier).Patxi Vila (Lampre) izan da lehen euskal txirrindularia helmugan: 24. tokian, 40 segundora.71. edizioa izan da gaurko Fleche Wallone. Charleroi y Huy (Belgika) artean korritu dute (202,5 kilometro). Pro-Tour Ligako lasterketa da.

lunes, 23 de abril de 2007

Amstel gold race

Stefan Schumacher alemanak irabazi zuen atzo Beneluxean aste honetan korritzen diren hiru klasiketako lehenengoa.
Sailkapena ikusi