jueves, 17 de mayo de 2007

GIROko Kronika

Danilo Di Luca Liquigas taldeko txirrindulariak Italiako Giroaren laugarren etapa irabazi du, Salerno eta Montevergine di Mercogliano korritutakoa (153 km). Etapa hau lasterketaren lehenengo lasterketa izan da amaiera maldan gora. Di Lucak berriro liderraren jertsea jantzi du, Riccardo Ricco (Saunier Duval) eta Damiano Cunego (Lampre) ziklisten aurretik.
Di Lucak garaipena erdietsi zuen Montevergine di Mercogliano 2001ean, eta oraingoan, faboritoen taldean heldu da azken metroetan esprintean garaipena lortzeko, 4 ordu 22 minutu eta 42 segundoko marka eginda.
Markel Irizar Euskaltel-Euskadiko ziklista izan da jardunaldiko protagonista bat, euskalduna eguneko ihesaldian egon delako ia lasterketa osoan zehar, Brutt (Tinkoff) eta Krivtsov (AG2R) txirrindulariekin batera. Hala ere, azken kilometroetan tropelak harrapatu ditu, eta etapa Monteverginen erabaki da.
Ostegun honetan bosgarren etapa korrituko da,Teano eta Frascati artean, 173 kilometroko ibilbidearekin.

No hay comentarios: