miércoles, 25 de abril de 2007

Fleche-Wallone


Davide Rebellin (Gerolsteiner) izan da gaur Fleche Wallone proba garrantzitsuko irabazlea. Bukaerara arte ez dira gauzak garbi izan, eta orduan jokatu dute garaipena. Sei segundora bukatu du bigarrenak: Alejandro Valverde (Caisse D'Epargne). Honek aurrea hartu dio esprintean hirugarrenari: Danilo Di Luca (Liquigas). Matthias Kessler (Astana) izan da laugarrena, zortzi segundora. Denbora berean, bosgarren, Riccardo Ricco (Saunier).Patxi Vila (Lampre) izan da lehen euskal txirrindularia helmugan: 24. tokian, 40 segundora.71. edizioa izan da gaurko Fleche Wallone. Charleroi y Huy (Belgika) artean korritu dute (202,5 kilometro). Pro-Tour Ligako lasterketa da.

1 comentario:

Pilar Aristizabal eta Jon Bustillo dijo...

Kaixo Eneko:

Ondo doa zure Bloga... hauxe da ideia berriak, estekak,... jartzeko abilezia izatea azkar eta erraz.

Jon