Caisse d'Epargnek taktika bikaina egin eta muturreko handia eman zion iritsezina zirudien Saunier Duvali
Hiru eguneko Euskal Bizikletak espero zen ikuskizuna eman du, eta igandeko etapa ikusgarria urteetan gogoratuko da, bizi-bizia eta lehiatua izan zelako. Saunier Duval taldeak erakustaldi handia eman zuen Tolosako etapan, eta beldurtuta utzi tropela, baina hirugarren eta azken etapan inork espero ez zuena gertatu zen, Matxinen taldea belaunikatu egin zela. Belaunikatu, edo belaunikarazi. Caisse d'Epargne taldeak lan bikaina egin zuen taktikoki, eta eguneko ihesaldian hiru lagun sartu. Saunier behartu zuen, eta azkenean, talde horia lehertu, bere mesederako.
Tino Zaballa, David Lopez eta Ruben Plaza sartu zituen Caisse d'Epargnek. Haiekin batera ziren Jaksche, Elisa, Longo, Nozal eta Carrara. 20. kilometroan egin zuten hanka, eta bi eta hiru minutu arteko tartearekin egin zuten bidea. Saunierrek Mejias erre zuen aurrena, eta David de la Fuente ondoren. Haien lana, ordea, ez zen batere egokia izan, tropelean erritmo itoa jarri zutelako aldapan. Saunier Marchante eta Fernandez de la Pueblarekin bakarrik geratu zen, baina de la Pueblak ez zuen lan onik egin Marchante liderrarentzat. Txanda gogor bat egin, eta atzera, taldearen onura baino berea bilatuz.
Caisse d'Epargnek, aldiz, Zaballaren mesedean egin zuen lana. Lopez eta Plaza hustu egin ziren bere taldekidearen mesedean. Zaballak San Miguel jaisten alde egin zuen, eta garaipen handia lortu. Jakschek eta Eliasek lagundu zioten podiumean Zaballari.

informazio gehiago: